“Psikologoak depresioa deituko lioke; mistikoak, norbere burua bilatzea; artistak, sormen krisia; pertsona “praktikoak”, denbora alferrik galtzea. Maite Mutuberriak Lohia deitu zion”
Izena eman nahi nion.
Nola deitu hainbeste nekatzen ninduen horri? Dena zikintzen zuen oinazeari? Zer hitz jarri orban horri?
Nire koaderndetara irauli ahal izan nuen, Besterik ez. Eta izendatzen jakin gabe Jarraitzen nuenez, Lohia deitu nion.
*
Krisi baten koadernoa da album-liburu hau. Garrantzi handikoa izan arren, askotan arazo pribatutzat jotzen den gai bati buruzko gogoeta grafiko ausart, sentikor eta beharrezkoa.